Libros del autor
Iñigo Fernández Ostolaza, berezko izenez
Orion jaio zen, 1974. urtean. Txikitatik hasi zen olatuak hartzen, eta ez dio utzi ordutik. Irrati eta telebista ikasketak egin zituen Bilbon, eta Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen gero Leioan. Euskal Herriko publizitate agentzia handienetako batean jardun zuen lanean, marka ezagun askorentzat. Komunikazioan aholkulari egiten du lan gaur egun, bere kabuz. Telefonoa hartzen ez badu, bezeroek badakite non dabilen. Hau da bere lehendabiziko liburua.