AMETSONDOA Urrike liburudenda

11,00 

AMETSONDOA

Categoría:

Descripción

Ipuin laburrak, ipuin zoroak, ipuin zoragarriak. Pentsamenduak eta sentsazioek bat egiten duten puntuan, filosofiari arrazionaltasuna kenduta, mistikari umorea erantsita, literaturaren lilura bere baitan duten pieza txiki, jostagarri, paradoxazkoak asmatu ditu Peru Magdalenak. Errekak eta loreak, ispiluak eta txoriak, maitaleak eta zaldiak, perretxikoak eta desertuak topatuko dituzu orriotan zehar, baina batez ere gogoa biluzteko gonbidapen bat, begiak zabalik amets-itsaso honetara dzanga egiteko.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “AMETSONDOA”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

WC Captcha 45 + = 47

Nombre
Correo electrónico
Teléfono
Enquiry

Detalles del Libro

  • ISBN : 9788490277188
  • Nº de Páginas : 100
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : ELKAR ARGITALETXEA
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

PERU MAGDALENA

Peru Magdalena Arriaga (Durango, Bizkaia, 1980 - ) euskarazko idazle, bertsolari eta margolari bizkaitarra da. Hainbat komunikabideetan parte hartzen du, hala nola, Ostiela!, Linterna Gorria, Putz eta beste aldizkari literario batzuetan ere. Honez gain, Euskadi Irratiko "Ipurtargia" irratsaioko "Little Arratia Klub irrati-nobela"n egon zen urte betez. Halaber, Durangaldeko Anboto astekarian zutabegile egon da bi urtetan. Bi pintura erakusketa egin ditu: "Hara begire" eta "Samuraiaren hegaldia". Gainera, hainbat ekitaldi desberdinetako gidoilaria eta aurkezlea izan da. Shakespearen "The Tempest" antzerkia egin du. Anboto Irratiko "Plus eta minus" irratsaioa zuzendu zuen. 2005ean akzesita lortu zuen Igartza Sarian, Lile izeneko eleberriaren proiektuagatik.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Product Enquiry

Facebook