KING KONG TEORIA Urrike liburudenda

15,50 

KING KONG TEORIA

Categoría:

Descripción del producto

Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes punka, heteroaraudiaren bazterbideetatik abiatu, eta haren muinera heltzen da. Patriarkatu kapitalistaren kanpoko zirkulu marjinaletan dabilelarik, zirimola estutuz-estutuz joan, eta hara non begi-begiraino iristen den: XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa. Ez alferrik, feminitatea hipokrisia hutsa da Despentesentzat, otzan zuria izateko artea, emakumeen neurrira eginiko presondegi bat, eta neurriz kanpoko emakume munstroak sortzen ditu, behar ez bezalakoak, beti zerbaitegi: santuegiak edo putegiak, lo-diegiak edo argalegiak, ergelegiak edo argiegiak… horiexek feminitatearen -egiak.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “KING KONG TEORIA”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Detalles del Libro

  • ISBN : 9788490276822
  • Nº de Páginas : 148
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : ELKAR ARGITALETXEA
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

VIRGINIE DESPENTES

Virginie Despentes (|depɑ̃t| ahoskatua; Nancy, Frantzia, 1969ko ekainaren 13a) idazle, nobelagile eta zinemagile frantsesa da. Lyonen jarri zen bizitzen, eta han hainbat lanbide izan zituen: neskame, prostituta "masaje-gela" eta peep show-etan, saltzaile disko-denda batean, eta rock-kazetari eta zinema pornografikoko kritikari, freelance gisa. Lyonetik Parisera joan zen bizitzera. 2000an, Baise-moi filma egin zuen, berak idatzitako nobela pantaila handira egokituz. 2001ean, Gilles Paquet-Brenner zinema-zuzendariak Despentesen Les Jolies choses eleberria egokitu zuen zinemarako. 2006an, ez-fikziozko lan bat argitaratu zuen, King Kong teoria. Liburu horretan, Frantziako sexu-industrian berak izandako esperientzia kontatzen du, eta Baise-moi idazteagatik jasotako aipu txar eta laudorioak ere jasotzen ditu.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.
Facebook