MUNSTRO TXIKIAK MAMUTXO BERE GURASOEN BILA Urrike liburudenda

11,10 

MUNSTRO TXIKIAK MAMUTXO BERE GURASOEN BILA

 

 

Categoría:

Descripción del producto

Bost lagun dira Munstroen Eskolako ikasleak: Hagintxo, Mamutxo, Sorgintxo, Frankitxo eta Neskaotso. Eta haien irakaslea Andereño Herminia. Guztien bizitzak eta komeriak ezagutu ahalko dituzu orain Munstro Txikien istorioak irakurriz. Mamutxok kasualitatez deskubrituko du bere gurasoak, hiltzat jotzen zituenak, bizirik daudela, Parisko jolas-parke batean preso. Bere lagunak konbentzituko ditu haien bila joateko, eta bidean mila abentura eta kalentura pasatu beharko dute.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “MUNSTRO TXIKIAK MAMUTXO BERE GURASOEN BILA”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Detalles del Libro

  • ISBN : 9788490277263
  • Nº de Páginas : 72
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : ELKAR ARGITALETXEA
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

ALAINE AGIRRE

Alaine Agirre nació en Bermeo, País Vasco, España en 1990 Alaine Agirre Garmendia (Bermeo, 1990). Después de estudiar Físicas durante varios años, ahora estudia Grado de Estudios Vascos en la UPV. Ha publicado diversos cuentos de Literatura infantil entre otros... Nire potxolina maitea, Letra txarra daukat, eta zer?, Nora joan da aitona? y Bihotza lo daukat, eta zer?. Ha ganado el Premio Lizardi con el cuento Hau ez da zoo bat!. En 2014 publicó su primera novela Odol mamituak y en septiembre de 2015, la segunda X hil da.

XABIER MENDIGUREN

Donostia, 1964. Beasainen bizi izan da txiki-txikitatik. Euskal Filologian (EHU) lizentziatu zen Gasteizen eta Filologia Hispanikoan (UNED) ere lizentziatua da. Editorea da lanbidez, 80. hamarkadaren amaiera Elkar argitaletxean lanean hasi zenetik: gazte nahiz helduentzako literatur arduradun lanetan dihardu. Literatur generoei dagokienez, denetatik landu du: haur nahiz gazteentzako ipuingintza, helduentzako ipuinak, nobelagintza edo antzerkia. 90. hamarkadatik hona ez du antzerkigintza jorratu. Literatur sari ugari jaso izan ditu bere sorkuntza ibilbidean: II. Telesforo Monzon saria Kanpotarrak maisu antzerki lanarekin; honez gainera, Lizardi, Toribio Altzaga, Bizenta Mogel, Tene Mujika, Donostia Hiria edo Pedro Inazio Barrutia sariak eskuratu ditu. Bekatuaren itzala argitaratu zuen lehen eleberria izan zen. Lan honetan, apaiz batek idatzitako gutunek bi emakumerekin zituen hartu-eman mingarriak islatzen zituzten. Jon Kortazar kritikariaren iritzian, (Euskal Literatura XX. Mendean) Mendigurenen idazkeran elkarrizketen bizitasuna nabarmentzen da, antzerkigintzaren oihartzun. Arbelaren gainean bere azken nobelari buruzko iruzkinean, Javier Rojok Mendigurenen azken lanetan oroitzapenek duten indarra azpimarratzen du. Eleberrigintza autobiografikoaren bidea ireki zuen 1998. urtean Gure barrioa 1975 eleberriarekin. Eleberrigintzaz gainera, haur eta gazte literatura ere jorratu izan du oparo: Tangoak ez du amaierarikHarrika edota Eztitxuk pirata izan nahi du dira, besteak beste, literatur mota honen ereduak. Zenbait liburu argitaratu ditu Joxeme pertsonaia protagonista nagusia dela (ikus. bibliografia atalean). Xabier Etxaniz idazlearen esanetan, "fantasia eta ironia erabiltzen ditu era atseginean giza arazoei aurre hartzeko".

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.
Facebook