Libros del autor
Oiartzunen jaio zen 1954an. Lanbidez irakaslea. Oiartzungo bertso eskolaren sortzaile eta irakasle. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean hiru urtez lanean aritua, “Bertsolaritza Irakaskuntzan” proiektuan. Hainbat ikaslibururen egilea, beste zenbait idazlerekin elkarlanean. Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Haur literaturako liburuak idazten ditu, batez ere. Horien artean: Pelu (1997, Elkar); Haize orratza (1997, Elkar); Bazen behin, behin bazen (1998, Elkar); Balantx (1999, Elkar); Kilikolore (2000, Elkar); Emozioen kuliska (2002, Elkar); Kaixo, Kattin! (2003, Elkar; Pirtzina zilborrean (2004, Elkar); Nire ahizpa aluita (2007, Elkar); Atearen atzean (2007, Elkar); Olatuak loretan(2008, Elkar), Aurpegiko ubeldurak (2010, Elkar), Letrak elurretan (2011, Elkar); Parke bakartia (2013, Elkar).