Libros del autor
Joseba Lozano Santos Gasteizko “Zapa” kalean jaio zen 1962an. Euskal Filologia eta Filologia Hispanikoa ikasi ondoren, azken hogeita bost urteotan Eusko Jaurlaritzan aritu da lanean: itzulpengintzan, administrazio hizkeran, hizkuntza prestakuntzan, euskalduntzean, hizkuntza normalizazioan… Artikulu eta liburu ugari idazteaz gain, ikastaro asko ere eman ditu gai horien guztien inguruan. Literaturari dagokionez, 2005ean akzesit bat eman zioten Gabriel Aresti ipuin-lehiaketan, eta bi urte geroago, Donostia Hiriko Kutxa Literatur saria irabazi zuen “Hasperenka” ipuinarekin.