Post image

HAU EZ DA POESIA

Poema bat ezabatu dut. Bere hitz guztiak eta baita letren arteko tarteak ere. Kultismoz beteta zetorren, esamolde jatorrak, erreferentziak, zitak. Borratu egin dut. Izana ukatu diot delete tekla bortizki sakatuz, erruki gabe. Figurazio erretorikoa, sasiintelektualkeria, posea ez beste, ego zikina. Ezabatu egin dut poema, lotsak masailak gorritu eta fi te jelatu bitartean. Poesiaren xedeaz eta …

Post image

ZOMORROEN KLUBA

Teresak ez du ikastolara joan nahi. Txikia eta beltzarana denez, ikaskide maltzur batzuek “Labezomorro” esaten diote. Atzo ikaskide horiek arazo batean sartu zuten zientziako laborategian: zer gertatzen da azukrea eta kola nahasten badituzu?… Istripu izugarria! Hondamendia! Horren ondorioz, sorginek mendekua nahi dute, zientziako irakaslea haserre dago eta ikasturteko nota kolokan du Teresak. Hori gutxi balitz, …

Post image

HARTZATXOA, JIRAFA ZAHARRA ETA HARRIZKO PARETA

Zoo bat eta, han, hartz txiki eta triste bat. Zorionez, auzoan duen jirafak alaitu egiten dizkio egunak kanpoko aldean, harrizko paretaren beste aldean, gertatzen den guztiaren inguruko istorioak kontatuz. Bizitzako hainbat egoeratara egokitzeko moduko fabula da honako hau. Haur ginela kontatu zizkiguten ipuinen alegoria bat da, non mundu zoragarri bat irudikatzen genuen.

Post image

GURE ETXEA

Nolakoa da zure etxea? Ezagutu nahi al duzu nolakoa den gurea? Gure etxea itsasora begira dago, tximinia handia dauka, igerileku aparta du, lorategi bikaina, primerako upategia, gonbidatuen txokoa… Baina badu sorpresarik ere… Zatoz gurera!

Post image

ZAINDU EDO XAHUTU?

Zaindu edo xahutu, Genevieve Rousseau eta Estelle Meens (Ilustratzailea): Eskolan, Markok Lurrari laguntzeko zer egin dezakegun ikasi du: sailkatu, birziklatu, konposta egin… Etxera iritsi denean, ideia xelebre batzuk bururatu zaizkio.

Post image

OTSOAREN IPUINA

Otsoaren ipuina, Veronique Caplain eta Gregoire Mabire (Ilustratzailea): Aker aita liburu bat irakurtzen ari zaie bere bi antxumeei. Otso bati buruzko ipuin beldurgarri bat da, eta aitak etengabe lasaitu behar ditu: “Gure basoetan ez dago otsorik”. Baina… egia ote? Irakurketaren ahalmenaz eta otsoarekiko beldurraz hausnartzeko ipuin gozagarri bezain dibertigarria.

Post image

GREZIARRAK

Greziarrak –  Antzinako zibilizazioak, Stephanie Tumbull eta Colin King (ilustratzailea): Nor ziren antzinako greziarrak? Bazenekien lehenbiziko Olinpiar Jokoak egin zituztela Olinpian, duela ia 3.000 urte? Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinako zibilizazio honi buruz.

Post image

ZELTAK

Zeltak – Antzinako Zibilizazioak, Stephanie Tumbull eta Colin King (Ilustratzailea): Nor ziren zeltak? Bazenekien muinoen gainean bizi zirela? Gudukatu behar zirenean, badakizu gerlari zeltek nola ematen zioten beren buruari itxura beldurgarria? Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinako zibilizazio honi buruz.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Product Enquiry

Facebook