ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA Urrike liburudenda

22,00 

ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA

Categoría:

Descripción

Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila.

Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.

Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua duzu hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

WC Captcha 29 + = 31

Nombre
Correo electrónico
Teléfono
Enquiry

Detalles del Libro

  • ISBN : 978-84-92468-92-8
  • Nº de Páginas : 344
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : SUSA
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

KIRMEN URIBE

Kirmen Uribe Urbieta (Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a) euskal idazlea da. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Intsumiso agertzeagatik kartzelan zegoela jaso zuen 1995 urtean lehenengo literatur sari handia: Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik. 2008an, Espainiako Kritika Saria Euskarazko nobelaren alorrean jaso zuen Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik eta 2009ko urrian, Espainiako Literatur Saria liburu beragatik.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Product Enquiry

Facebook