HERIOREN MANDATARIA Urrike liburudenda

18,00 

HERIOREN MANDATARIA

Categoría:

Descripción del producto

Oscar Miller idazle ospetsu eta hipokondriako bat da. Osasun arazoak dituenez, Marco Berling medikua kontratatzea erabakitzen du, haren zerbitzura jardun dezan kostaldeko etxe bakarti batean.  Marcok amesgaiztoak izaten ditu sarri, eta horiek segida izaten dute gauetik gauera, argumentu bati jarraituko baliote bezala. Amets horietan, lagun batzuekin biltzen da “ehizara” joateko; animaliak hiltzeaz aspertzen direnean, ausaz aukeratutako pertsonak hiltzen hasten dira rol-joko baten modura; eta hori ere aspergarri gertatzen zaienean… Gutxien espero duenean, ordea, amesgaiztoetako pertsonaiak agertzen hasten zaizkio bizitza errealean.

Hilketak, kondaira zaharrak, suspentsea, misterioa, beldurra… horiek guztiak nahasten dira, ametsaren eta errealitatearen arteko muga orain handik orain hemendik pasatzen hasten denean.

 
“Ispiluari begiratu zion, eskua luzatu, eta bere aurpegiaren irudia haztatu zuen kristal hotzean. Beharbada, bere benetako bizitza beira haren atzealdean ezkutatzen zen. Agian, zoro-begiekin so egiten zion tipo hura ez zen bera, bizitza propioa zeukan beste bat baizik. Bizitza bat, ispiluaren atzean atxilotuta…”.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “HERIOREN MANDATARIA”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Detalles del Libro

  • ISBN : 978-84-9109-166-0
  • Nº de Páginas : 232
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : EREIN
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

JOSEBA LOZANO

Joseba Lozano Santos Gasteizko "Zapa" kalean jaio zen 1962an. Euskal Filologia eta Filologia Hispanikoa ikasi ondoren, azken hogeita bost urteotan Eusko Jaurlaritzan aritu da lanean: itzulpengintzan, administrazio hizkeran, hizkuntza prestakuntzan, euskalduntzean, hizkuntza normalizazioan... Artikulu eta liburu ugari idazteaz gain, ikastaro asko ere eman ditu gai horien guztien inguruan. Literaturari dagokionez, 2005ean akzesit bat eman zioten Gabriel Aresti ipuin-lehiaketan, eta bi urte geroago, Donostia Hiriko Kutxa Literatur saria irabazi zuen "Hasperenka" ipuinarekin.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.
Facebook