IZUEN GORDELEKUETAN BARRENA Urrike liburudenda

14,00 

IZUEN GORDELEKUETAN BARRENA

Categoría:

Descripción

Izuen gordelekuetan barrena Joseba Sarrionandiaren opera prima da. 1981ean argitaratu zen. Egileak honela zioen espetxean idatzitako hitzaurrean: «Poesia liburu hau argitaratu egin behar zela esan zidatenean zalantzan geratu nintzen, nahiago bait nukeen liburudendetan baino gordairu zaharren batetan atxikitzea, neuri eta adiskideei bakarrik dagokien lana izatea alegia, eta ez epaia espero duen erakustokiko alea». Baina ez zen gelditu gordailu zahar batean ahazturik, ez zen oharkabean pasa; alderantziz, aldeko iritziak laster nabarmendu ziren. Zenbait poema kantu bihurtu izanak, bestalde, egilearen eta liburuaren ezagupena areagotu zuen… Azkenean, hamarkada hauetako euskal poesian erreferente bilakatu zen. Bertan ageri dira gerora Sarrionandiaren obrako ezaugarri nagusiak izango zirenak, berriak gure letretan1980ko hamarkada hartan eta laster hain oihartzun zabalak bilduko zituztenak. Liburua ia “desagertuta” egon da aspaldi honetan. Orain berriz argitaratzen da, egileak zuzendua eta hitzaurre berri batekin.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “IZUEN GORDELEKUETAN BARRENA”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

WC Captcha 74 − = 67

Nombre
Correo electrónico
Teléfono
Enquiry

Detalles del Libro

  • ISBN : 9788476818657
  • Nº de Páginas : 142
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : PAMIELA
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

JOSEBA SARRIONANDIA

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, izenik gabeko ezlekuetatik, eta kartzelatik alde egin baino hilabete lehenagoko zuri-beltzeko argazki bat izan zen haren irudi identifikagarri bakanetakoa. 2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi dela duela urte batzuetatik.[1] Handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Product Enquiry

Facebook