KRONIKA TXIKIA Urrike liburudenda

11,00 

KRONIKA TXIKIA

Categoría:

Descripción del producto

Pablo Antoñana irakurtzea amets, fantasia eta irrealtasun beteko lurralde batean sartzea da. Kronika txikia lanean, familiaren gainbehera, jauntxo gailenak baitziren, halako burlaize eta poz neurtu batez deskribatzen zaigu. Ez dago sentimentalismoarentzako lekurik, bai ordea halako malenkonia goibel suerte baten zantzuak. Ukitu groteskoak badira ere nagusi –batez ere Gonzaloren, hil zenean Vignacourteko konde zen haren mamu-pertsonaiaren kasuan–, bada halako atsegin pertsonal bat ere, beste mamu-pertsonaia horrek, ezin bikainago deskribatutako Maria Josefa Marañon mirabeak, bere ugazaben heriotza aipatzen duenean. Erail dituztelako berria jasotzen duenean –gerra baita, gerra beti–, bihotzean bi sentimendu kontrajarri nahasten zaizkio: alde batetik berak, kearen usaina zer den baitaki, kearen usaina ezagutzen baitu –heriotzaren espektroa, bakardadea, amorrua, nazka eta etsipena ezagutzearen pareko baita–, ulertzen du soldaduek arpilatzea, are gure bizitzak mendeetan zehar menderatu dituztenak hiltzea ere; bestetik, etxean emandako urteak asko direla sentitzen du, urte asko leial, esaneko eta zintzo izanez, basakeria hori ez kondenatzeko. Bai, horregatik ere, kondenatzeko modu berezia!: «Zuek, arlote txorook –hiltzaileei buruz ari dela–, ez zenieten utzi erabat hondatuta erortzen, huts eta azpiak janik, eta martiri bihurtu zenituzten. Bakean laga bazenituzte zoritxarrean galduko ziren, horixe baita haien patuaren halabeharra. Alabaina, kaka zaharra martiri egin zenuten».

Kalitate aparta duen literaturaren bitxi honek 1972ko Gipuzkoa Saria eskuratu zuen, eta 1984an hasiera eman zion Pamielaren narrazio bildumari.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “KRONIKA TXIKIA”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Detalles del Libro

  • ISBN : 978-84-7681-885-5
  • Nº de Páginas : 112
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : PAMIELA
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

PABLO ANTOÑANA

Pablo Antoñana Txasko (Viana, Nafarroa Garaia, 1927ko urriaren 29 - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2009ko abuztuaren 14a) gaztelaniazko idazlea izan zen. Logroñon Irakasletza eta Zaragozan Zuzenbidea ikasi zituen. El Busto, Sansol eta Desojo herrietako idazkaria izan zen. 1955ean Elvira Sainzekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituen. Euskal kulturaren aldeko lan handia egin zuen bai frankismo garaian zein ondorengo urteetan. Asisko Urmeneta marrazkigilearekin euskara ikasten aritu zen, Jorge Cortes Izal eta Jose Maria Jimeno Juriorekin batean. 1979ko ekainetik Eusko Ikaskuntzaren kidea zen. Diario de Navarra, Diario de Noticias eta Gara egunkariko Mugalari atalean idatzi zuen, hala nola artikulu ugari hainbat aldizkaritan. 1996an Vianako Printzea Saria lortu zuen eta 2007an Manuel Irujo Saria.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.
Facebook