LINBOTARRAK Urrike liburudenda

12,00 

LINBOTARRAK

Categoría:

Descripción del producto

Aldi honetako bataz besteko maila hein bat apalagoa bada ere, izan dira irabazletzat jotzeko moduko zenbait lan. Egin ohi diren hautaketa jarraituen ondorioz, 3 lan gelditu dira finalista: Koma komunak, Linbotarrak eta Talaiatik begira. Hiruen arteko aldekoak eta kontrakoak aztertu eta eztabaidatu ondoren, epai-mahaiak, azkenean, Linbotarrak lana jo du irabazletzat. Linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Askotarikoak dira irudi poetikoak, erreferentzia eta estilo arras desberdinetakoak, eta gehienetan ageriko loturarik gabe, collage moduan uztartuak. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du pop-etik edo are poesia filosofikotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “LINBOTARRAK”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Detalles del Libro

  • ISBN : 9788476819418
  • Nº de Páginas : 96
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : PAMIELA
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

ASIER SERRANO

Elgoibar, 1975. Marketing eta Haur Hezkuntzako majisteritza ikasketak egin nituen eta irakaskuntzan eta musikan ari naiz lanean. Hainbat musika talde eta bakarlariri idatzi dizkiet hitzak: 150 inguru. Hainbat egunkari, aldizkari eta irrati saiotan hartu dut parte eta antzerki gidoi bi ere egin ditut: Komun graffiti eta Orreagako ataka. Ikasle txarra izan naiz, oso. Alferra. Institutu garaian hasi nintzen idazten. Apunteak hartu beharrean marrazkiak egiten eta lehen poemak zirriborratzen aritzen nintzen. Lagunek harrituta ikusten zuten nire afizio hori. Banituen hainbat poema burututa hari bat zutenak, Hautsontzietan aurkitutako poemak zuen izena bilduma hark. Argitaletxe batera joan nintzen 16-17 urte nituela, eta orduan konturatu nintzen gehiago irakurri beharra nuela, teknika bat neureganatu. Urtebete geroago Burezur begi bakoa ene antzik ba al duzu? poemarioa argitaratu nuen, eskola orduetan burutu nuen separata antzeko hura.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.
Facebook