MUNDUA BETETZEN ZENUTEN Urrike liburudenda

13,50 

MUNDUA BETETZEN ZENUTEN

Categoría:

Descripción

… BESTE inon ez, igual, baina toki batzuetan, adibidez
hemen, eta orain ere, oraindik ere, hartu italianoko kafea,
Gasteizen elkarrekin erositako katilu zurieder hartan.

Pottoka beltzak agertu baitzaizkit mendi-magal hartara,
ametsetan bezala, eta moxalak ere maitagarriago egiten
direlako Kantikarik Ederrenaren ostean… Eta behar bada,
gozatu kafea ere, ezeren beldurrik gabe eta ametsetatik
ekarri gozoa testuetara –garbigailua isiltzen den bitartean–
gau guztiak edozein gau baitira lotaratu aurretik,
gauerdirako orduerdi baizik falta ez bada ere, adibidez,
pottoka beltzak betazalpera trostan agertzen direnean.

Zirkunstantziak, irakinean lurruntzen dira, bitartean,
italianoan,
liburua osatzeari ekiteko molde baten bila.

–Eta erleek badaukate aspaldian guzti honen berri,
oheratzea esnatzea bezain zaila den arren!–

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “MUNDUA BETETZEN ZENUTEN”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

WC Captcha + 3 = 4

Nombre
Correo electrónico
Teléfono
Enquiry

Detalles del Libro

  • ISBN : 978-84-7681-905-0
  • Nº de Páginas : 112
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : PAMIELA
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

TERE IRASTORTZA

Zaldibia, 1961 Euskal Filologia eta Hispaniar Filologia ikasketak burutu zituen. Urteak eman ditu Bergarako UNED-en lanean. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen (2002-2006). Egun, eta 2002an sortu zuenetik, Bergarako Idazle Eskolako zuzendaria da eta Beasaingo Ikastolako zuzendaria eta irakaslea. 1980tik hamar poema liburu idatzi ditu. Aurreneko eta azkeneko poema liburuek Kritika Saria jaso zuten. Bere poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantzesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira. Urte askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu artikulu eta zutabeak. Hegats-en, jakin-en, Egan-en ere argitaratu izan ditu saio laburrak. Hainbat eta hainbat ekimenetan hartu du parte eta aldizkari eta komunikabide ugarien kolaboratzaile izan da, besteak beste: Argia, Nabarra, Gara, Hegats...Literatura arloko honako webguneeen sortzaile da: www.idazten.com eta www.iztueta.com Itzultzaile gisa, gustoko autoreak itzuli ditu: Edmon Jabés, Marina Tsvetaieva, Marià Manent.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Product Enquiry

Facebook