ALSINA URRIKE LIBURUDENDA

20,00 

Categoría:

Descripción del producto

Emakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980 hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak.

Bai hizkera bai kontaera malgutasun eta maisutasunez darabiltza idazleak, abil eta jostalari, irakurlea eleberrian sartu eta bere gogoeten partaide bihurtuz, kontakizunaren eraikuntzak dituen arazoez, batetik, eta euskal gizartea azken 30 urteetan baldintzatu duten gertakari nagusiez, bestetik.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “ALSINA”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Detalles del Libro

  • ISBN : 9788497834957
  • Nº de Páginas : 244
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : ELKAR
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

XABIER MENDIGUREN

Donostia, 1964. Beasainen bizi izan da txiki-txikitatik. Euskal Filologian (EHU) lizentziatu zen Gasteizen eta Filologia Hispanikoan (UNED) ere lizentziatua da. Editorea da lanbidez, 80. hamarkadaren amaiera Elkar argitaletxean lanean hasi zenetik: gazte nahiz helduentzako literatur arduradun lanetan dihardu. Literatur generoei dagokienez, denetatik landu du: haur nahiz gazteentzako ipuingintza, helduentzako ipuinak, nobelagintza edo antzerkia. 90. hamarkadatik hona ez du antzerkigintza jorratu. Literatur sari ugari jaso izan ditu bere sorkuntza ibilbidean: II. Telesforo Monzon saria Kanpotarrak maisu antzerki lanarekin; honez gainera, Lizardi, Toribio Altzaga, Bizenta Mogel, Tene Mujika, Donostia Hiria edo Pedro Inazio Barrutia sariak eskuratu ditu. Bekatuaren itzala argitaratu zuen lehen eleberria izan zen. Lan honetan, apaiz batek idatzitako gutunek bi emakumerekin zituen hartu-eman mingarriak islatzen zituzten. Jon Kortazar kritikariaren iritzian, (Euskal Literatura XX. Mendean) Mendigurenen idazkeran elkarrizketen bizitasuna nabarmentzen da, antzerkigintzaren oihartzun. Arbelaren gainean bere azken nobelari buruzko iruzkinean, Javier Rojok Mendigurenen azken lanetan oroitzapenek duten indarra azpimarratzen du. Eleberrigintza autobiografikoaren bidea ireki zuen 1998. urtean Gure barrioa 1975 eleberriarekin. Eleberrigintzaz gainera, haur eta gazte literatura ere jorratu izan du oparo: Tangoak ez du amaierarikHarrika edota Eztitxuk pirata izan nahi du dira, besteak beste, literatur mota honen ereduak. Zenbait liburu argitaratu ditu Joxeme pertsonaia protagonista nagusia dela (ikus. bibliografia atalean). Xabier Etxaniz idazlearen esanetan, "fantasia eta ironia erabiltzen ditu era atseginean giza arazoei aurre hartzeko".

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.
Facebook