Descripción
Jolastuko al gara?, Hervé Tullet: Liburu bat eta Koloreak albumek izandako arrakastaren ondoren, jolasteko eta ondo pasatzeko proposamen berri batekin datorkigu Hervé Tullet artista handia. Sakatu orrialdearen leku ezberdinetan biribilak lekuz aldatzeko; biribilak ukitu eta koloreak nola aldatzen diren ikusi; jarraitu marrei hatzarekin mugimenduak eragiteko… Jolastu ezkutaketan, zaldiko- maldikoan ibili, oztopoak gainditu, leku ilun beldurgarrietan murgildu eta magia egin. Ibili biraka, korrika, jauzika eta hegan. Dibertigarria benetan!
Valoraciones
No hay valoraciones aún.