MEREZI DU LUTXI OSPITALEAN URRIKE LIBURUDENDA

15,00 

MEREZI DU LUTXI OSPITALEAN

Categoría:

Descripción

Erresilientzia ahalmen bat da, gizakiak biziaren ezbeharrei aurre egin eta gainditu ondotik, indartsu eta eraldatua ere atera ahal izateko.

Orobat, zailtasunen aitzinean modu positiboan erantzuteko gaitasuna da, izan ere gure bizitzan estresam antsietatea edota bestelako egoera traumatikoak izaten ahal ditugu.

Erresilientzia umeak hazten ari direnean suertatzen ahal da, sortzetik beretik hasi eta nerabezaroa arte, adina eta ulermen maila kontuan artuz.

Adin horretan posible ez ezik beharrezkoa ere bada halako egoerari aurre egiteko ordezko aterabideak sortzea, hots, oinazea biziaren parte dela onartzen laguntzea eta egoeraren alde kaltegarriak gutxiagotzen lagundu ahal izatea ere.

MEREZI DU Egitasmoaren xedea erresilientzia haurren eta gazteen artean lantzea eta garatzea da, zailtasunak zailtasun, lagundu eta modu positiboan erreakzionatzeko aukera emanen dien hezkuntza eredu baten barruan, kontrako egoeretatik ateratako esperientzia etorkizuna programatzeko erabil dezaten.

Egiteko horren ondorio gisa sortu da LUTXI OSPITALEAN ipuina. Bertan ageri diren pertsonaien hitzak eta portaerak, alde batetik, biziari aurre nola egin jakiteko eredu dira eta, bestetik, balioetan hezteko erabiltzen diren baliabideak.

Planteamendu honek agerian uzten du ipuinaren amaieran jarduera dinamizatzaileak gehitzearen beharra, haurrengan erresilientzia bultzatuko dutenak, rttrsliysyr rhiyrko hrlbutustrkin.

Helburua da nortasuna garatzen laguntzea, balioak lantzea, elkarlanean trebatzea, erantzukizunak beren gain hartzea eta, etsipenean erori gabe, arazoei aurre egitea.

Eta horrekin batera, haur guztientzat eta bakoitzarentzat eskolan eta gizarte-esparru inklusiboan kalitatezko eta kasuan kasuko erantzuna bilatzea.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “MEREZI DU LUTXI OSPITALEAN”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

WC Captcha 8 + 1 =

Nombre
Correo electrónico
Teléfono
Enquiry

Detalles del Libro

  • ISBN : 9788460875260
  • Nº de Páginas : 45
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : SAHATS
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Product Enquiry

Facebook