HAREN ZATI BAT Urrike liburudenda

18,50 

Categoría:

Descripción

Ander protagonista Stanford Unibertsitatean ari da ikasten eta San Frantziskotik Bermeo jaioterrira dator, astebeteko oporraldia baliatuz, bere bizitzan ardatz nagusienetarikoa izan lezakeenaren inguruan duen kezkaz (ikasketak aldatu ala ez) argitasun apurren bat gehiago jasoko duelakoan. Baina herrian (eta horren baitan familian, lagunen artean…) aurkitzen duen egoerak, etorkizunaz pentsatzera bul­tzatu ez ezik, iraganean arreta handirik gabe bizi izandako pasarteei errepararaztera ere badarama. Lehenengo une honetan, beraz, esan daiteke Anderren ‘zati bat’ dela eleberri honetan kontatzen dena, bere iraganeko eta orainaldiko zati bat, nahitaezko bilakatzen zaiona etorkizunaren zirriborroa marrazten ahalegintzeko.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “HAREN ZATI BAT”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

WC Captcha 45 − 38 =

Nombre
Correo electrónico
Teléfono
Enquiry

Detalles del Libro

  • ISBN : 978-84-16791-35-4
  • Nº de Páginas : 237
  • Encuadernación : TAPA BLANDA
  • Editorial : DENONARTEAN
  • Idioma : EUSKARA

Sobre el Autor

JOSU PENADES BILBAO

Bermeo, 1962. Magisteritzako ikasketak egin zituen eta Teologiako doktoradutza lortu zuen. Lanbidez, euskal hizkuntza eta literaturako irakaslea da DBH-n eta batxilergoan; Burlatan eta Beran irakatsi du hain zuzen ere. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" Mungiako poetaren gainean idatzi zuen bere doktorego tesia: Lauaxeta: historian hezurmamituriko sinesmena. Haur literaturan eman zituen lehen urratsak liburuak argitaratzerakoan. Maritxu Anbotokoren ibilaldiak eta Iluntzeko elkarrekin liburuak eman zituen argitara; azken honek Euskadi sariko aipamen berezia ekarri zion, finalista izan ondoren. 2002an murgildu zen helduentzako narrazioen esparruan, Hurrengo itsasgoren zain eleberriaren eskutik. Javier Rojok narrazio honen gaineko iruzkina idatzi zuen El Correo egunkarian.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Product Enquiry

Facebook